Zurbarango komunitate-baratza

Desazkundea ekimeneko kide batzuk auzo-baratza ekologikoa sortu dugu Bilbon, Zurbarango auzoko Lezama Bide Zar kaleko 59an. Gure baratzean ezagutzak eta denbora banatzen ditugu, elkarrekin ikasi, kooperatu eta naturaz kontzientzia hartzen dugu. Honek guztiak aberasten gaitu, eta pertsona gisa garatzen laguntzen gaitu.


Guk geuk kudeatzen dugun baratza da proiektu hau. Adin askotariko jende anitza gara, eta gure aburuz, ortuak egundoko potentzial politikoa du. Bi hitzetan azalduta:

  • Aisialdi-gune ez kontsumista da, eta han elkarri ongietorria ematen diogu, harreman jatorrak landu eta eztabaidatzen dugu, naturarekin konektatzen gara, eta horrela lotura sendoak sortzen dira.
  • Agroekologia ikasteko parada aparta da, eta gure ezagutzak, lana eta eskarmentua elkarbanatuz gaitu egiten gara.
  • Gure elikagaiak ekoizten ditugu (produktu kimikorik gabe), elikadura-burujabetza hedatzen dugu, eta, era berean, osasuntsuagoa eta naturarekiko arduratsuagoa den bizimodua aldarrikatzen dugu.

Proiektua guztiz irekia da. Gurekin parte hartu nahi baduzu, zure zain gauzkazu. Igandeetan biltzen gara, goizeko 10:30etatik 14:00etara arte.

Gure web-orrialdea hauxe da: http://auzo-baratza.weebly.com/