Bilbon klima aldaketaren inguruko manifestazioa
Pasa den azaroaren 10an bilera bat egin genuen Bilbon klima aldaketaren inguruko manifestazioa antolatzeko. Azaroaren 30an Parisen COP21 izeneko klima aldaketari buruzko goi bilera hasiko da eta horren aurrean presioa egiteko azaroaren 28an eta 29an mundu osoan manifestazioak burutuko dira, deialdi zabala egin da horretarako. Bilbon 28an manifestazioa egitea erabaki dugu, goizeko 12tan Euskadi Plazatik