Tag Archives: COP21

Petronor y PNV: una pareja responsables de crimenes climaticos

PETRONOR eta EAJ: krimen klimatikoen erantzukizuna duen bikotea

Klima-aldaketa dela eta, isun sinbolikoak baino gehiago eskatzen dugu! Pariseko klima-aldaketari buruzko nazioarteko goibilera (COP21) hastearekin bat salatu nahi dugu Petronorrek petroleo-kopuru izugarriak ekoizteak dakarren klimaren kontrako  krimena. Petronor beraren orrialdean hauxe irakurriko dugu: “Petronorrek minutu bakar batean ekoitzitako gasolinarekin auto batek Lurrari ia 2,5 buelta eman diezaioke. Ezin ditugu EAJren gezurrak sinistu. Klima-aldaketaren kontra

Leer más

Desobeditu, klimaren alde. Osteguna, azaroaren 26, Bilbon

Klima-justiziaren aldeko deiari erantzutearren; biolentziarik gabe, baina era adoretsu, errotikoa, herrikoia; COP 21ean zehar eta ondoren;  Desobedientzia Zibila eta Ekintza zuzena ez bortitzari buruzko tailer praktikora etortzera gonbidatzen zaituztegu,  ostegun honetan, azaroaren 26an, 17:00etan, Boluntan   Ordu bat “teoria” : Zer da desobedientzia zibila eta ekintza ez-bortitza? 2 ordu ekintza prestatzeko: Ideia-jasa Materialak prestatu Prentsa-oharra

Leer más

COP21 – MANIFESTAZIOA BILBON, AZAROAREN 28an. SISTEMA ALDATU, EZ KLIMA!

MANIFESTUA Baditugu alternatibak: Sistema aldatu, ez klima! Alternatibak dituen herria, bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz eta Parisko COP21aren aurrean Alternatiben Herriak antolatzeko deiari erantzunez, urriaren 24an “Alternatiben Herria” antolatu eta ospatu genuen Bilbon. Gaur COP21aren aurrean mobilizatzeko mundu mailako deialdiari erantzuna ematera gatoz. Gure bizitzak eta ama-lurra mehatxupean daude: klima aldaketa, natur baliabideen

Leer más

DZ-GASTEIZ: ZINEMA-FORUM – Azaroaren 24an – “THIS CHANGES EVERYTHING” – KAPITALISMOA VS KLIMA –

ZAPATENEO (Zapateria, 93) – Azaroaren 24an – 20:00etan Azaroaren 30an, Klimaren Goi Bilera COP-21 hasiko da Paris-en, eta gizarte zibiletik aurreko astean mobilizatuko gara, Gobernuei presioa egiteko asmoarekin, goi bilera horretatik, behingoz, klima aldaketak eragiten dituen arazo larri eta ugariei aurre egiteko hitzarmen lotesle bat atera dadin, Klimaren aldeko Munduko Martxak izango direlarik mobilizazioen gailurra.

Leer más

Bilbon klima aldaketaren inguruko manifestazioa

Pasa den azaroaren 10­an bilera bat egin genuen Bilbon klima aldaketaren inguruko manifestazioa antolatzeko. Azaroaren 30­an Parisen COP21 izeneko klima aldaketari buruzko goi bilera hasiko da eta horren aurrean presioa egiteko azaroaren 28­an eta 29­an mundu osoan manifestazioak burutuko dira, deialdi zabala egin da horretarako. Bilbon 28­an manifestazioa egitea erabaki dugu, goizeko 12­tan Euskadi Plazatik

Leer más