PRENTSA-OHARRA: Zaintzak Gran Via 85era gonbidatu dira

Gaur, otsailak 20, goizeko 11:00etan, Gran Via 85eko Eusko Jaurlaritzako egoitzan, zaintza-lanak alboratzen eta horien feminizazioaren aurrean ez-ikusiarena egiten duten erakundeen aurkako protesta-ekintza garatu da.

Hainbat taldeko ekintzaileek pertsona guztien ongizatea eta bizitza jasangarriak bermatzeko beharrezkoak diren eguneroko lanak antzeztu dituzte. Sarritan lan horiek ikusezinak, gutxietsiak eta emakumezkoen bizkar izaten dira, kultura patriarkalaren eragin saihestezinagatik.

Administrazioa ez da errugabe eta badu bere ardura zaintza-lanei zor zaien garrantzia ez emateagatik; hori dela eta, ekintzaileek arduradunak seinalatu dute: Beatriz Artolazabal Albeniz andrea, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko sailburua. Desazkundea eta bizitza oneko sareak antolatutakoBizitza jasangarrien aldeko Herri Auzitegian inputatu agertzeko zitazioa erregistratu dute.

Herri-auzitegi horretan,besteak beste, haien duintasunaren eta lan-eskubideen eta eskubide pertsonalen aurkako erasoak jasan dituzten lekukoen testigantzak entzungo ditugu, otsailaren 23 eta 24an.

Ekintza honen parte-hartzaileek erakundeen geldotasuna salatu dute; zaintza-lanen feminizazioa ez ikustearena egiteak emakumezkoak bizitza babesteko lanak egitera behartzen dute; desberdintasunak eta bidegabekeriak sortzen dituzte gizarte-, lege- eta ekonomia-arloetan. Zaintza-lanak gizarte osoaren ardura izan behar dira, eta emakumeek, herritarrak diren heinean, errealitate bortitz hori aldatzeko neurriak eskatzen dituzte:

  • Erakundeek legedia garatu behar dute lan-jarduerak eta familia-zaintzak bateragarriak, paritarioak, duinak, ardura partekatuarekin, eskubide bezala bermatuak izateko eta enpresa-buruen menpe ez egoteko. Legedi hori ez betetzea edo oinarrizko eskubide horiek urratzea jazarri behar da eta zehapenak ekarri behar ditu, eta aintzat hartu behar da.

  • Bizitza osoan zehar oinarrizko zaintza-beharrak bermatuko dituzten kalitatezko zerbitzu publikoak garatu behar dira; eta horiek eraginkorrak, unibertsalak eta boluntarioak izan behar dira.

  • Erakundeek haien lan-arlo guztietan eta datorkien eskumenei erantzutean aintzat hartu behar dute Bizitzaren garrantzia: lehentasuna hartu behar dute horren zaintza bere adierazpen guztietan.

Era berean, emakume izate hutsagatik zaintzaile izateko betebehar “soziala” ikusi arazi eta errefusa erakutsi nahi diote. Horrela adierazi du Herri Auzitegian parte hartuko duen ekintzaileetako batek:

“Emakumeoi beti inposatzen zaizkigun zaintza eta afektu kontuak zerbait txarra bezala bizi izan ditut. Tranpa bat da guretzat. Askotan zaintza eta maitasuna lotzen dira, eta emakumeengan horrenbeste naturalizatzen da kontrakoa egitea naturaren kontra joatea bezala ikusten dela. Zaintzak guztion behar eta ardura dira eta ekoizpen aparatuak bere gain hartu beharra dauzka, bereziki gizonek eta estatuak. Ez da emakumeengan bakarrik utzi beharreko betebeharra, ez da gurea bakarrik”.

Eskaera horiek kontuan hartzeko eta aldaketa benetakoa izan dadin, martxoak 8ko greba babestera deitzen da. Bertan, gizarteko eguneroko zaintzen garrantzia ikusi araztea bilatuko da.

Aldi berean, Bilbon zehar dauden “gizon handien” estatuei amantalak jarri dizkiete guztiok bizirik mantentzeko behar ditugun zainketak ez direla ikusten balioan jartzeko; zainketa horiei esker lortu izan baituzte edozein arlotan karrera handiak eta eman zaien errokonozimendu hori. “”Ikusezinen lan ixilagatik izango ez balitz, beraiek ez lirateke hor goian egongo”.

Informazio gehiagorako:

www.desazkundea.org

HARREMANETARAKO:

Presen: 600 01 22 17

Junkal (Euskera): 652 77 35 69

Koordinatzaileak: Bizilur, Ingeniería Sin Fronteras País Vasco, Desazkundea, ESK Sindikatua, Mugarik Gabe

Laguntzaileak: Ekologistak Martxan, Bidez

bide, Setem Hego Haizea, Economistas Sin Fronteras, Argilan, PAH Navarra, MNCI

(Argentina), Mujeres Transformando (El Salvador), West Sahara Resource Watch

(WSRW), Brujas y Diversas, Coordinadora de ONGD de Euskadi, CDH Fray Matías de

Córdova AC (México), Saretuz (Red de Consumo Responsable, Consciente y

Transformador de Donostia), Zentzuz Kontsumitu (Red de Consumo Consciente y Responsable

de Vitoria-Gasteiz), Alianza Política Sector de Mujeres (Guatemala), Xochilt

Acatl Malpaisillo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude