PETRONOR eta EAJ: krimen klimatikoen erantzukizuna duen bikotea

Petronor eta PNVKlima-aldaketa dela eta, isun sinbolikoak baino gehiago eskatzen dugu!
Pariseko klima-aldaketari buruzko nazioarteko goibilera (COP21) hastearekin bat salatu nahi dugu Petronorrek petroleo-kopuru izugarriak ekoizteak dakarren klimaren kontrako  krimena. Petronor beraren orrialdean hauxe irakurriko dugu: “Petronorrek minutu bakar batean ekoitzitako gasolinarekin auto batek Lurrari ia 2,5 buelta eman diezaioke.
Ezin ditugu EAJren gezurrak sinistu. Klima-aldaketaren kontra omen dago, baina itxurak baizik ez ditu egiten, ezaguna baita enpresa eta alderdia elkar hartuta daudela.
Petronor hasiera-hasieratik da euskal kapitalismoaren enpresa. Frankismo garaian diseinatutako proiektoa izan zen eta padura bat lehorrarazi eta XIV. mendeko Muñatones jauregia bereganatu zituen, gaur egungo bulegoak dauzkan Villarias markesaren jauregia bereganatu zuen gisa berean.
Europako bigarren birfindegirik handiena eta Espainiar estatuko lehena den Petronor Repsol taldearena da. Kutxabankek jabegoaren %14 dauka. 2013an Felipe printzeak inauguratutako  Coke fabrikaren eta kogenerazio elektrikoaren zentralaren abiatzeak isurpenen handitze nabarmena ekarri zuen, batez ere, konposatu organiko lurrunkorrenak, hala nola bentzenoa, tolueno eta xilenoa.
2007an Coke fabrika abiatu zenean birfindegiaren eskumenak Eusko Jaurlaritzari eskualdatu zitzaizkion Coke fabrikaren egitea ahalik eta gehien errazteko helburuarekin; bide batez, garai hartako Ingurugiro Ministerioaren presidentea zen Cristina Narbonarekin zeuden hika-mikak arindu ziren. Eusko Jaurlaritzak eskumenak Petronorren interesen arabera negoziatu zituen, eta horrelaxe erraztu zuen hain kutsagarria zen herrigunean kokatutako birfindegiaren zabalpena.
Auzokokideek egun indarrean jarraitzen duen proiektuaren aurkako mugimendu handia sortu zuten. Esparru guztietan borrokatu dute, judiziala barne. Eta gaur egun oraindik Auzitegi Gorenaren epai baten zain daude.
Denbora haietan ate birakariak bete-betean ibili ziren:
    
    – Josu Jon Imaz, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburu ohia, Pretonorreko presidente izendatu zuten EAJko presidentzia utzi eta sei hilabetera. Geroago Repsol-eko zuzendaritzara iritsi zen.
    – Jose Ignacio Zudaire, Ibarretxeren gobernuko industria sailburu ohia, Petronorreko pertsonen eta instituzio-harremanetako zuzendaria bilakatu zen.
    – Javier Balza, Ibarretxeren gobernuko barne sailburu ohia, gaur egun Petronorreko abokatua da, eta bere zeregin nagusia Cokeren aurkako koordinadoraren epaiketei aurre egitea da.
    
    Coke fabrika abian jarri zenetik ezbeharren kopurua asko hazi da, hilabeteko 4, bataz beste. Era berean, eguneroko isurketa, zarata eta jasanezinezko kirats maila gorenak hazi dira. Duela gutxi, lehendabiziko aldiz jarri diote 20001€ko isuna (gutxienekoa) huts larri bategatik: herrian zabaldu zen coke-hautsaren isurketa 48 orduko epean ez jakinaraztea. Gertaera horrek argi adierazten du administrazioak zer-nolako babesa eskaini dion horrenbeste urte eta istilu ostean zigor bakarra jaso duen enpresari.
    
    PSEk ere babesten du eta bere ate birakariak ere baditu. Melchor Gil, Patxi Lopezen koinatua, 2008tik aurrera administrazio kontseiluko kidea da. EAJren eta PSOEren arteko hitzarmenari esker, Petronorri 2012an bukatzen zen Lur-Itsasoaren domeinu publikoaren emakida edo kontzesioa luzatu zitzaion, 2011ko abenduan berariaz egindako kodetze baten bitartez. Akordioa EAJk parlamentu espinarrean PSOEren aurrekontu orokorra babestearen truke izan zen.
    
    EAJk ingurugiroarekiko duen konpromisoa propaganda hutsa da. Izan ere, Josu Jon Imazen zuzendaritzapean, Repsol-ek Talisman enpresa kanadiarra erosteko duen asmoan nahastuta dago. Petronor harea bituminosoen, hau da, petroliotik eratorritako pisu handiko produktuen eta kutsagarrien birfindegia bilakatu da; lehena Europa osoan. Horrek birfindegiak petrolio gordin pisutsuak eta ultrapisutsuak tratatuko dituela esan nahi du, horrek kokapen eremuan
dakarren ondorioekin: Bilbo Handiko 1.000.000 biztanleak hartzen ditu 10 kilometroren inguruan.
    
    Hori gutxi balitz, Petronorrek iaztik 60.000 tona palma-olio inportatu ditu. Horrek maila handiko deforestazioan eragina izango du eta planetako herrialde askorentzat giza eta ekologia hondamendia ekarriko ditu. Bereziki, bioaniztasunaren aterpea den Indonesian. Bertan  orangutanak eta beste espezie bereziak bizi badira ere, palmondoak landatzeko oihaneko lur emankorrak suntsitzen dira. Eta palmondo horietako olioa izango da Petronorren birfinduko dena.
    
Petronorren inguruan dagoen tabua apurtzeko beharra daukagu, behingoz; boterea duen alderdiaren babesa eduki arren, eztabaidatzea eta zalantza sortzea posiblea izan behar da, bere eraginaren ondorio larriak kliman, bioaniztasunean eta pertsonon osasunean pairatzen ari garelako.
En París, durante la manifestación prohibida (debido al estado de excepción) el 29/11/2015

París, 29/11/2015

“Urre beltza” kontrolatu nahiak sortutako terrorismoa eta gerrak ezagutzen ditugu; baita harea bituminosoen eta fracking-aren arriskuak ere; ezagutzen dugu agro-erregaiak ekoizteko hegoaldeko herrien ustiaketa eta ekosistemetan dituzten ondorio larriak ere; baina jakin badakigu ere Pariseko goibileran izango diren nazioarteko negoziazioek ez dutela Lurraren berotzean bi graduko igoera ekiditeko gutxieneko adostasuna lortuko, ez behintzat ohikoa den bezala lobby energetikoek gobernuei presioa sartzen badiete.
Hori dela eta, hemen eta orain jardun behar dugu: beste eredu energetiko baten alde egin, lehengai batzuk (harea bituminosoak, coke….) erabiltzeak dakarren zentzugabeko nora ezetik atera edo energia-iturriak aldatu, eta gure kontsumo energetiko gutxitzea. Gure osasunagatik, Ekialde Hurbilean bakea erdiesteko eta gure seme-alabentzako etorkizun hobe baten alde egiteko.

 

Kostako zaigu baina Petronorren eta EAJren arteko harremana eten behar dugu, ahalik eta lasterren Muskizeko fabrika itxi eta bertako langileen berkokatzea aurreikusteko.

 

Edo, bestela, utzi diezaiotela behintzat dominak jartzeari eta, gu konbentzitu nahian, klimaren kontrako borrokan ari direla engainatzeari. Beraien ekintzak eta esanak ez baitatoz bat.

 

 

Kontaktu: Romain Lauféron 634 59 19 14  Ainhoa Mendizabal: 616 36 56 48

 
Parte hartzeko:

1 comment on “PETRONOR eta EAJ: krimen klimatikoen erantzukizuna duen bikotea”

  1. Pingback: Petronor y PNV: una pareja responsable de crímenes climáticos | Desazkundea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude