Desobeditu, klimaren alde. Osteguna, azaroaren 26, Bilbon

Klima-justiziaren aldeko deiari erantzutearren; biolentziarik gabe, baina era adoretsu, errotikoa, herrikoia; COP 21ean zehar eta ondoren;  Desobedientzia Zibila eta Ekintza zuzena ez bortitzari buruzko tailer praktikora etortzera gonbidatzen zaituztegu,  ostegun honetan, azaroaren 26an, 17:00etan, Boluntan   Ordu bat “teoria” : Zer da desobedientzia zibila eta ekintza ez-bortitza? 2 ordu ekintza prestatzeko: Ideia-jasa Materialak prestatu Prentsa-oharra

Leer más

COP21 – MANIFESTAZIOA BILBON, AZAROAREN 28an. SISTEMA ALDATU, EZ KLIMA!

MANIFESTUA Baditugu alternatibak: Sistema aldatu, ez klima! Alternatibak dituen herria, bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz eta Parisko COP21aren aurrean Alternatiben Herriak antolatzeko deiari erantzunez, urriaren 24an “Alternatiben Herria” antolatu eta ospatu genuen Bilbon. Gaur COP21aren aurrean mobilizatzeko mundu mailako deialdiari erantzuna ematera gatoz. Gure bizitzak eta ama-lurra mehatxupean daude: klima aldaketa, natur baliabideen

Leer más

DZ-GASTEIZ: ZINEMA-FORUM – Azaroaren 24an – “THIS CHANGES EVERYTHING” – KAPITALISMOA VS KLIMA –

ZAPATENEO (Zapateria, 93) – Azaroaren 24an – 20:00etan Azaroaren 30an, Klimaren Goi Bilera COP-21 hasiko da Paris-en, eta gizarte zibiletik aurreko astean mobilizatuko gara, Gobernuei presioa egiteko asmoarekin, goi bilera horretatik, behingoz, klima aldaketak eragiten dituen arazo larri eta ugariei aurre egiteko hitzarmen lotesle bat atera dadin, Klimaren aldeko Munduko Martxak izango direlarik mobilizazioen gailurra.

Leer más

BIDE BERRIAK BIDEO LABURREN LEHIAKETA -Zer ari gara landatzen?-

BIDE BERRIAK LEHIAKETAn aurkeztutako bideoa. Gustuko baduzu, bozka gaitzazu! (Eskerrik asko!) Bideo ikusteko esteka: bideberriaklehiaketaqueestamossembrando Eta bozkatzeko: http://bideberriak.eus/lehiaketa/concurso-de-audiovisuales-express/ Zer ari gara landatzen? Gaur egungo 2 kontsumo-ereduak adierazten dira mural honen making off-ean. Eredu bakoitzak, bai epe laburrean bai luzean, gauza ezberdinak landatzen ditu. Zein da zure apostua?

Bilbon klima aldaketaren inguruko manifestazioa

Pasa den azaroaren 10­an bilera bat egin genuen Bilbon klima aldaketaren inguruko manifestazioa antolatzeko. Azaroaren 30­an Parisen COP21 izeneko klima aldaketari buruzko goi bilera hasiko da eta horren aurrean presioa egiteko azaroaren 28­an eta 29­an mundu osoan manifestazioak burutuko dira, deialdi zabala egin da horretarako. Bilbon 28­an manifestazioa egitea erabaki dugu, goizeko 12­tan Euskadi Plazatik

Leer más

EKHI TXANPONAK ETA GOIENERREK LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTE

Ekainaren 14an Joanes Maizak, GoiEnerren izenean, eta Esther Jimenezek, Ekhiren izenean, lankidetza hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen honen bidez oinarri komunak agerian geratu ziren. Erakunde biek konpromisoa hartu zuten hainbat ekintza elkarrekin garatzeko. Nabarmendu beharrekoa da proiektu handinahi, ezin interesgarriago bat, hau da, txiri-txiri beste erakunde batzuekin batera ibilia hasiko duen txanpon lokala energiari ainguratzeko aukeren ikerketa.

Leer más

ALTERNATIBEN HERRIA – EL PUEBLO DE LAS ALTERNATIVAS

  Bizitza burujabea eskubide osoz   Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Asanbladako kideok datorren 2015eko urriaren 24ean Alternatiben Herria ekimena abiatuko dugu Bilbon. Aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizitzaa ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa, Kartaren ardatz nagusiak jarraituz. Topagune komuna.

Leer más

HITZALDIA – EKONOMIAREN IRAULTZA FEMINISTA

  Zer da ekonomia feminista? Aldaera batzu daude, baina hiru ezaugarri nagusi dauzka: batetik merkatuak albo batera uztea politikan aritzerakoan eta azterketa bultzatzerakoan, hau da arretagunea ez dira diruaren joanetorriak eta truke-balioaren sortzea izan behar, arretagunea bizia eusten duten prozesuak izan behar dira.Horrek esan nahi du argitara atera behar direla bizia eusten duten eta normalean

Leer más