Nortzuk gara?

Bilbon sortu ginen, 2009an, desazkundeari buruzko hainbat ekitaldi parte hartu ondoren: “Simplicidad voluntaria y Decrecimiento” dokumentalaren proiekzioa, Enric Duranen 17-S, Plaza Berrian ospatutako Dirurik Gabeko eguna, Ekologistak Martxanekin izandako bilerak, alderdi politikoek antolarturiko desazkundeari buruzko tailerrak (Izquierda Anticapitalista, Berdeak, Zutik), hitzaldiak, EHNEk ekoizle eta kontsumitzaileen arteko topaketak,…

Egun, Desazkundea taldea Araban, Bizkaian, eta Gipuzkoan dagoen gizarte-ekimen bat gara, eta desazkundearen proposamenak hedatzea eta abian ipintzea dugu helburu.

Gure helburuak

Kolektiboak taldeka banatzen ditu lan-arloak (lan-taldeen banaketa-zerrenda Kolektiboaren bizitza atalean ikusi ahal dituzu), xede hauek lortzearren:

      1. Desazkundea hedatzea tresna hauen bidez:
        • Proiekzioak
        • Tailerrak, hitzaldiak eta eztabaidarako saioak
        • Web-orrialdea
        • Kale-ekintzak eta mobilizazio soziala sustatzeko ekimenak antolatuz edota parte-hartuz (gizarte- eta ekintza ez bortitzak).
      2. Sareak josiz, gizarte-mugimendu, sindikatu, alderdi politiko eta beste desazkunde-taldeekin batera.
      3. Formazio- eta informazio-materialak sortuz: dokumentuak, aurkezpenak, tailerrak eskolatan, LAG lurralde plangintzari buruzko proposamen alternatiba aurkeztuz, ikus-entzunekoak, adierazpenak hedabideetan,…
      4. Antolatzea eta Desazkundea abian ipintzea, taldeak bultzatutako ekimen zehatzetan edota beste kolektibo batzuek antolatutakoetan parte-hartuz; esaterako: kontsumo arduratsuko taldeetan, etxebizitza-kooperatibetan, ortu ekologikoetan, elkartasun-maileguak , kooperatibak, eta abar.
      5. Eragin-politikoa lortzea, gure jarduera guztien bidez, eta gure aholkularitza nahi duten taldeekin elkarlanean, desazkunde eta Eko-feminismoaren ikuspegiak txertzatuz.

Kolektiboaren antolakuntza –  Asanblada irekietan eta berdintasuna bermatzen duten dinamika partehartzaile eta atseginen  bidez egiten dugu lan; xedeak lortzeko bideak ideiak bezain garrantzitsuak direlakoan baikaude. Ez dugu berezko nortasun juridikorik, ez egoitza finkorik ezta kontu-korronteko zenbakirik.

Asanblada: Taldearen gune erabakitzailea da, guztiz irekia, hiru hilabetero biltzen dena. Erabaki garrantzitsuak hartzeko erabiltzen dugu (eta elkarrekin egoteko ere aukera ederra dugu).

Lan-taldeak: lan-talde bakoitzak desazkundearen gai zehatza lantzen du (feminismoak, tokiko moneta, elikadura-burujabetza,… ), horretan sakonduz, eta kolektibo osoa dinamizatzen laguntzen du. Sateliteak: lan-talde txikiak dira; behar administratiboagoak eta funtsezkoak kudeatzen dituzte (taldekide berriei ongietorria, hitzaldiak, koordinazioa, web-orrialdea, eta abar.) Koordinazio-taldea: kolektiboaren eguneroko kontuak hedatzen ditu talde guztien artean, gatazkak kudeatzen laguntzen du, eta asanbladak antolatzen ditu. Lan-taldeetako eta satelite-taldekideetako pertsonek osatzen dute koordinazio-taldea . Horretan, desazkunde-kideok txandaka hartzen dugu parte, ardurak guztion artean partekatzeko eta botere-talderik sortzea ekiditzeko.

Beheko grafikoan gure antolakuntza-eskema duzu ikusgai:

Kolektiboa ezagutu edo gurekin parte-hartu nahi baduzu desazkundea hedatzeko, jarri zaitez gurekin harremanetan posta-elektroniko helbide honetan: info@desazkundea.org, edo web-orriakdeko Kontaktu atalean.