COP21 – MANIFESTAZIOA BILBON, AZAROAREN 28an. SISTEMA ALDATU, EZ KLIMA!

kartela Klima-1MANIFESTUA

Baditugu alternatibak: Sistema aldatu, ez klima!

Alternatibak dituen herria, bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz eta Parisko COP21aren aurrean Alternatiben Herriak antolatzeko deiari erantzunez, urriaren 24an “Alternatiben Herria” antolatu eta ospatu genuen Bilbon. Gaur COP21aren aurrean mobilizatzeko mundu mailako deialdiari erantzuna ematera gatoz.

Gure bizitzak eta ama-lurra mehatxupean daude: klima aldaketa, natur baliabideen pribatizazioa eta xahutzea,produkzio eta kontsumo eredu jasanezina, desberdintasunen areagotzea, bazterketa sozialaren gorakada, eskubide sozialen ahultzea, orden patriarkalaren indartzea, zerbitzu publikoak pribatizatzeko irrika, gure kabuz erabaki eta antolatzeko ahalmen-gabetzea, etab.

Sistema da aldatu behar dena, ez klima. Eta guzti honen aurrean soluzio faltsuak bakarrik eskaintzen ditu kapitalismoak. Deialdia hau burutzen dugunok, alternatibak ditugu hurrengo egunetan Parisen hartu beharko liratekeen eta aurreko goibileretan hartu diren erabaki okerren aurrean:

  • Euskal Herriko marko araugile eta instituzionalean naturak bere forma guztietan dituen eskubideak txertatu. Eskubide hauek betearazteko beharrezkoak diren politika publikoak egin eta hauek aurrera eramateko baliabide ekonomikoak bideratu; lurzorua, baliabide naturalak eta bizitzeko moduen kudeaketarako, beti komunitatearen mesedetan egiteko.
  • Parte hartze sozialerako tresnen sorrera eta sortzen diren parte hartzerako iniziatibak ez zapaltzea.
  • Administrazioek eta sektore pribatuak berotegi efektuko gasen murrizketa konpromiso lotesleak hartzea, planetaren berotzea 2ºCtik beherakoa izan dadin.
  • Euskal Herriko lurraldeak, energia nuklearraren produkziotik libre deklaratzea, Garoñako Zentral Nuklearra lehenbailehen ixtea, hidrokarburoen bila Kantauri itsasoko prospekzioak eta petroleoa ateratzeko frackinga bezalako teknika zentzugabeak alboratzea, edo eskistozko hare eta bituminosoen erabilera.
  • Plan zehatza energia berriztagarri eta ordezkagarriak sortzeko, petroleoaren osteko gizarterako trantsizioan urratsak emateko.
  • Energia burujabetza, baliabideen demokratizazioa, tokian tokiko elektrizitatearen banaketa sarearen bermunizipalizazioa, eta energia efizientzia handituz energia aurrezteko lan egin.
  • Bidaiarien garraioaren kudeaketa publikoa; mugikortasunaren murrizketan, intermodalitatean, irisgarritasunean eta energia kontsumo gutxienekoan oinarritua. AHTari ez, erabilera sozialerako euskal trenbide sareari bai. Hirietako mugikortasun jasangarria eta aktiboa bultzatu.
  • Kontsumo arduratsua sustatzeko kultura sozial eta instituzionala sortzea eta hondakinak gutxitu, berziklatu eta berrerabiltzeko programa eragingarriak jartzea, behin betiko erraustegiak bezalako sistema sostengaezinak alboratuz.
  • Elikadura burujabetza politikak efektibo egitea, eta produkzioa eta kontsumoaren arteko harreman orekatuak izatea.
  • Lurraldearen antolaketa zerbitzuetara sarbidea bermatu ahal izateko eta produkzio eta kontsumoaren arteko harreman zuzena bultzatu ahal izateko.
  • Ekonomiaren trantsizio ekologiko, sozial eta justurantz pausuak eman, aldi berean kalitatezko enplegua sortuz.

Arrazoi guzti hauengatik mobilizazio hauen deitzaileak garen eragile sozial eta sindikalek bat egiten dugu gaur mundu mailan egiten ari den mobilizazio deialdiarekin.

Fracking ez, Goiener, EKM-MOC, Desazkundea, Biziz Bizi, LAB, STEILAS, Ekologistak Martxan, CCOO, AHTGelditu! Elkarlana, 15M, ESK, Greenpeace, ELA, Gero Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa, Sumend….

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude