Bilbon klima aldaketaren inguruko manifestazioa

cop-paris-perspective-croppedPasa den azaroaren 10­an bilera bat egin genuen Bilbon klima aldaketaren inguruko manifestazioa antolatzeko. Azaroaren 30­an Parisen COP21 izeneko klima aldaketari buruzko goi bilera hasiko da eta horren aurrean presioa egiteko azaroaren 28­an eta 29­an mundu osoan manifestazioak burutuko dira, deialdi zabala egin da horretarako.

Bilbon 28­an manifestazioa egitea erabaki dugu, goizeko 12­tan Euskadi Plazatik aterako da, hau da Iberdrolako dorrea dagoen plazatik. Honekin enpresa elektriko handien jokabidea salatu nahi dugu eta transizio energetikoaren garrantzia azpimarratu.

Manifestazioa antolatzeko bileran honako taldeok hartu genuen parte:

Fracking ez, Goiener, EKM­MOC, Desazkundea, Biziz Bizi, LAB, STEILAS, Ekologistak Martxan, CCOO, AHTGelditu! Elkarlana, 15M, ESK, Greenpeace, ELA

Gero Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa eta Sumendi gehitu dira taldera.
Argi dirudi munduko gobernuak ez doazela Pariseko COP21 goi bilerara beharrezkoak diren neurriak adostera horregaitik inportantea da kalera ateratzea, Bilbon ere.
Manifestazioa antolatzeko hurrengo bilera azaroaren 19­an 18:00­tan izango da Ekoetxean Bilboko Alde Zaharrean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude