Feminismoak

Geuk gara Desazkundeko Feminismoen taldea. Eztabaidatzen, sortzen, eta ikasten aritzen gara, eta, batez ere, primeran pasatzen dugu elkarrekin!

Gure xedea feminismoen eta desazkundearen arteko loturak jostea da, eta, berariazko lanaren bidez, Desazkunde ekimenarenaren ikuspegi feminista finkatzea.

Gure lanaren oinarri nagusiak hauexek dira:
1- Harreman horizontalak sortzen ditugu kolektiboaren barnean. Gure aburuz, kolektiboetan etengabe azaleratzen dira gizarte-egituran dauden potere-harremanak. Gizartean nahi ditugun harreman motak kolektiboetan abian ipintzeari premiazkoa deritzogu. 2 – Begirada eta perspektiba feminista desazkundearen diskurtsoan txertatzea. Desazkundeari buruz idatzi duten egile gehienak gizonezkoak izan dira, eta haien ikuspegiek joera androzentrikoa izaten dute. Hala ere, Desazkundekideon artean gehienok ezin dugu ulertu desazkundea gizonezkoen eta emakumezkoen arteko zuzentasun-harremanik gabe. Gure ikuspuntutik, desazkundearen eztabaidek eta ekarpen nagusiek jarrera feministaren beharra dute.

Zeharkako ikuspegi hori garatzeko, gure taldean honako gaiak lantzen eta sakontzen ditugu: 1)Bizi pozez bizitzea merezi duten bizitzak nolako ezaugarriak izan behar dituzten aztertzen ditugu, eta horiek lortzeko jendartea nola antolatu behar dugun ere (*). 2) Ekhi herri-txanponaren diseinua ikuspuntu feministatik aztertzen aritu gara, eta balore-gida bat idatzi dugu, saltokien arduradunak eta kontsumitzaileak ekoizpen- eta kontsumo-ohitura kontziente eta eraldatzaileetarantz bideratzeko). 3) Ekofeminismoa desazkundearen diskurtsoan eta kolektiboaren eguneroko jardueretan sustatzea.

(*) Horretaz eztabaidatzeko 2013ko urriaren 11 eta 12an “Nola sortu bizipozez bizitzea merezi duten bizitzak 😉?” jardunaldiak Txirbilenean (Sestaon) antolatu genituen. Bota begiradatxo bat talde-lan horren emaitza eta hausnarketei gure blogean.
Astelehenero elkartzen gara ordu eta leku desberdinetan. Etorri nahi izanez gero, edo beste zerbait nahi izanez gero, idatzi iezaguzu!! Ongietorri!

E-maila: feminismos.desazkundea@gmail.com

http://feminismosdesazkundea.wordpress.com

 

[[ Feminismoaren artikuloak ]]