Datorren igandean, irailaren 28an, arratsaldeko 18:30etan Artium-en,“Krisi energetikoa: gaurko egoera eta etorkizuneko aukerak” izenburupean, Antonio Turielek (erderaz) emango duen hitzaldira gonbidatzen zaituztegu. (Eusko Legebiltzarrean garatzen ari den energiaren inguruko ponentzian hurrengo astelehenean, irailaren 29an, gonbidatu bezala hitz egingo du.)

Artiumen eskainiko duen hitzaldian, Antonio Turielek gaurko energiaren inguruko egoeraren birpaso bat egingo du, energia ez berriztagarrien agortzearen aurrean munduko ekonomiak duen bidegurutzea erdian jarriz. Gaur egungo energi iturri nagusien ordezko bezala maneiatzen ari diren aukera ezberdinen mugak ere aztertuko ditu. Petroleo, gas, ikatza, energi nuklearra baita frackingaren eta berriztagarrien inguruan hitz egingo da.
ANIMA ZAITEZ!! ezinbestekotzat jotzen dugu gaur egungo arazo energetikoen inguruko kezken sustrai sakonak ulertzeko.
Igandean Artium-en egongo gara.!!
Antolatzaile:
Antonio Turiel eta Margarita Mediavilla: Desazkundearen mugak.