EKHIaren APP-a PREST DAGO JADANIK

ekhi_electronico-b3d51Ekhiaren App-a prest dago jadanik. Gutxi barru, bazkide diren saltokietan geure txanpon elektronikoaren erabilera hasiko da. Baina aurrena egoera errealean operatiboki ondo dabilela zihurtatu nahi dugu, eta horretarako epe bat hartzea erabaki dugu funtzionamendua baieztatzeko.
Aldi berean geure web berria garatzen ari gara eta hurrengo hilabeteetan prest egongo dela espero dugu.
Proba operatibo honetara Bilboko Alde Zaharreko eta inguruko hamabi denda batu dira, eta han zuen paperezko Ekhiak aldatu ahalko dituzue edo baita aplikazio berria erabili ere.

Hauek dira guneak:

ANTI liburudenda (Dos de Mayo 2)
Eko-bb (Zabalbide 42)
HasiBerriro (Barrenkale Barrena 9)
Kaboo (Artekale 14)
La Catedral de la Cerveza (Carniceria vieja 23)
Muga Taberna (Maria Muñoz 8)
Sania (Artekale 3)
Semillas Antuñano (Somera 8)
Txorierri (Artekale 19)
Veganamente (Somera 3)
Xirimiri (Artekale 39)

Proba operatibo hau baliagarria izateko, zuen partaidetzaz gain, informazio hau zuen ingurukoekin partekatzea eskatzen dizuegu, beraiek ere partehartzera animatzeko.
Ekhiaren App-a deskargatzera animatzen zaituztegu.  Deskargatze prozesua dohakoa da. Hau egin eta gero, hamar zentimo Ekhi jasoko dituzue ongi etorri gisa, eta horrela aplikazioa probatu ahalko duzue eta konfidantza hartu bere erabileran. Zentimo hauek zuen artean trukatzera animatzen zaituztegu, erabileraren erraztasuna ikus dezazuen.

Android-erako prest dago, eta laster Iphonerako ere egongo da. Mugikorraren Play Store-an aplikazioa bilatu, “clickoin ekhi” edo bakarrik “ekhi” hitzak erabiliz.
Hasiera batean, hilabete inguruko proba izango dela uste dugu ezarpen definitiboa baino lehen. Edozein arazo edo iradokizun egiteko Ekhi sareko dendetan edo geure emailera ekhi.txanpona@gmail.com mezu bat bidali dezakezue.

Gogoratzen dizuegu ere, datorren martxoaren 31tik aurrera, paperezko Ekhiak balio gabe geratuko direla, eta apirilaren 1etik aurrera bilete hauek ezin izango direla aldatu euroengatik sareko aldatze-guneetan. Aldatzen ez direnak, Ekhi Elkarterako donazio moduan hartuko dira. Laburbilduz, apirilaren 1etik aurrera, Ekhiaren merkataritza-sarean Ekhi elektronikoak soilik erabili ahal izango dira.

Eskerrik asko guztioi Ekhiren aro berri honetan parte hartzeagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude