DZ-GASTEIZ: ZINEMA-FORUM – Azaroaren 24an – “THIS CHANGES EVERYTHING” – KAPITALISMOA VS KLIMA –

Esto-lo-cambia-todo-GASTEIZ-24-11

ZAPATENEO (Zapateria, 93) – Azaroaren 24an – 20:00etan

Azaroaren 30an, Klimaren Goi Bilera COP-21 hasiko da Paris-en, eta gizarte zibiletik aurreko astean mobilizatuko gara, Gobernuei presioa egiteko asmoarekin, goi bilera horretatik, behingoz, klima aldaketak eragiten dituen arazo larri eta ugariei aurre egiteko hitzarmen lotesle bat atera dadin, Klimaren aldeko Munduko Martxak izango direlarik mobilizazioen gailurra.

Gasteizen, DESAZKUNDEA, EKOLOGISTAK MARTXAN eta BIZIKLETEROAK taldeek, ZAPATENEOren laguntzarekin, gonbidapen hau luzatzen dizuegu, elkarrekin zinema-forum bat konpartitzeko, “Honek dena Aldatzen du” pelikularen inguruan, Naomi Klein idazlearen izen bereko saiakeran oinarrituta dagoena (“No Logo” eta “La doctrina del Shock” ezagunen idazlea baita).

Trailerren esteka: https://www.youtube.com/watch?v=IpuSt_ST4_U

Sinopsia: Klima aldaketak egundoko gatazka da gizateriarentzat, eta honetaz hausnartzen dute Lewisek eta Kleinek. Alde batetik, klima aldaketaren aurkako gogoz borrokan dauden zazpi komunitateen erretratu zirraragarriak ikusiko ditugu: Powder ibaiaren arrotik (Montanan, Estatu Batuetan) Albertako (Kanada) are bituminosetara, eta Indiako hegoaldeko kostaldetik Beigingetik urrunagora. Beste aldetik, Kleinek istorio horiekin batera narrazioaren haria josten du, hau da: airean dagoen gehiegizko CO2aren jatorriaren eta sistema ekonomikoaren arteko lotura zuzena.
Horrela, filmaren zehar Kleinek tesi eztabaidagarri bezain zirraragarria eraikitzen du: klima aldaketaren krisia aprobetxa dezagun egun nagusi den porrot egindako eredu ekonomikoa erabat hobea den zerbait aldatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude