Jaurlaritzak DOT 97-ko aldaketa puntual bat egin du etxebizitzen kuantifikazio formula aldatzeko.
Hasierako onarpena ekainaren 30an argitaratu zuen Aldizkari Ofizialean, eta aintzinakoa dirudin maltzurkeri administratiboa erabiliz, alegaziotarako epea uda garaira mugatu du. Irailaren 30arte baino ez du ireki!!
Formularen errebisioa gaur egungo etxebizitza parkearen egoeraren diagnostikoa egin gabe eta etxebizitzen eskari-eskaintzak izandako eboluzioa aintzat hartu gabe gauzatzen da. Eta nola
ez, inolako eztabaidarik gabe.

Formula honen aplikazioak ekarriko du gure herrietako HAPOetan (Hiri Antolamenduko Plan Orokorra) etxebizitza berrien eskaintzaren finkatzea, gutxienekoak eta gehinezkoak zeintzuk diren zehaztuaz eta etxebizitza hutsak eskaintza horretan kontuan hartzeko betebehar gabe.
Burbuila inmobiliarioaren formula izan denak bere horretan jarraituko du

Hemen jaitsi ahal duzue egin duten DOT-Desazkundetik txosten azterketa formula DOT.