EKHI TXANPONAK ETA GOIENERREK LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTE
Ekainaren 14an Joanes Maizak, GoiEnerren izenean, eta Esther Jimenezek, Ekhiren izenean, lankidetza hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen honen bidez oinarri komunak agerian geratu ziren. Erakunde biek konpromisoa hartu zuten hainbat ekintza elkarrekin garatzeko. Nabarmendu beharrekoa da proiektu handinahi, ezin interesgarriago bat, hau da, txiri-txiri beste erakunde batzuekin batera ibilia hasiko duen txanpon lokala energiari ainguratzeko aukeren ikerketa.