PRENTSA-OHARRA: Zaintzak Gran Via 85era gonbidatu dira
Gaur, otsailak 20, goizeko 11:00etan, Gran Via 85eko Eusko Jaurlaritzako egoitzan, zaintza-lanak alboratzen eta horien feminizazioaren aurrean ez-ikusiarena egiten duten erakundeen aurkako protesta-ekintza garatu da. Hainbat taldeko ekintzaileek pertsona guztien ongizatea eta bizitza jasangarriak bermatzeko beharrezkoak diren eguneroko lanak antzeztu dituzte. Sarritan lan horiek ikusezinak, gutxietsiak eta emakumezkoen bizkar izaten dira, kultura patriarkalaren eragin saihestezinagatik. Administrazioa ez da