BERTA CÁCERES HONDURASEN ERAIL IZANA GAITZESTEKO KOMUNIKATUA

KARTELA BERTA

 

Hurrengo astelehena martxoaren 14an, 19.00etan
ELKARTARATZE
Biribila plazan (BBVA aurrean), Bilbon

 

 

 

KOMUNIKATUA

Bete-betean gaitzesten dugu martxoaren 3ko, asteazkena, goizaldean Honduraseko lenken etniako
buruzagi ezaguna zen 45 urteko Berta Cáceres emakume indigena erail izana. Cáceres Honduraseko
Herri Erakundeen eta Indigenen Gizarte Kontseiluko (COPINH) koordinatzailea eta giza eskubideen
defendatzaile nabaria zen. Amerika Arteko Giza Eskubideen Gorteak (CIDH) Bertaren babeserako
neurriak ezarri zituen, mehatxuak jaso berri zituen-eta. Bere lan historikoagatik, Ingurumenerako
Goldman Saria eman zioten iazko apirilean.
2009. urtean, estatu-kolpea eman zuen de facto gobernuan, 233. Dekretua onartu zenez, kolpea
babestu zuten enpresarien taldeei eurei ustiapen hidroelektrikorako kontratuetako onuradunak
izateko aukera eskaini zieten.
Euren artean, Agua Zarca Proiektu Hidroelektrikoa dago, eta, erreserba natural babestutik
kilometro gutxira kokatuta dagoenez, lenken herriaren ondare kultural zein izpirituala den
Gualcarque ibaiko arroa dago mehatxupean.
Desarrollo Energético, S.A. enpresak sustatutako proiektu horrek kapital holandarra dauka, eta,
hasiera batean, mundu-mailako konpainia presa-eraikitzaile handiena den China Sinohydro enpresa
estatalak ere babestu zuen. Azkenean, ordea, bertan behera utzi zuen proiektua, eta, besteak
beste, bertako erkidegoa proiektu horren aurka zegoelako alde egin zuela adierazi zuen.
Lenken herriak jarduera horren kontra zegoela adierazi zuen, argi eta garbi zegoelako LANEko 169.
Hitzarmena urratzen zuela (Hondurasek 1995ean sinatu zuen). Izan ere, ez zen aurretiazko
galdeketa informaturik egin. 2013. urtean, proiektua ez betearazteko borroka baketsurako
prozesua biziagotu zen COPINHen eskutik, eta Berta Cáceres herri indigenen eskubideen aldeko
buruzagi nabarmenenetakoa izan zen.

Berta erail baino zenbait egun lehentxeago, COPINHek proiektu hidroelektriko horren aurkako
erresistentzia zibilerako jardunaldia egingo zuela iragarri zuen, inguru horretako 50 familia lenka
indarkeriaz kanporatu zituztelako. Krimena baino zenbait egun lehenago, ekintzaileak salatu egin
zuen bere lau kide erail zituztela eta beste batzuek mehatxuak jaso zituztela.
Egoera hori, ostera, ez da egitate isolatua, “Zenbat gehiago?” txostenean adierazten den bezala
Honduraseko ingurumenaren defendatzaileen hilketa-tasa mundu zabaleko handiena delako. Agiri
horretan bertan, Global Witnessek berak Berta Cáceresen kasua azpimarratzen zuen, Honduraseko
defendatzaileek jasan ohi duten jazarpen sistematikoaren adierazgarri ezin hobea delako. Bere
esanetan, “atzetik dabilzkit. Mehatxatu egin naute, hil eta bahitu egingo nautela esan didate. Nire
familia ere mehatxupean dago. Horrexeri aurre egin behar diogu”.

 

Horrez gain, 2015eko abenduan, Amerika Arteko Giza Eskubideen Gorteak salatutako txostenen
arabera, ez dago funtsezko inolako neurririk giza eskubideen urraketa larriei buruzko salaketei
erantzuteko (…), nahiz eta nekazarien erakundeek estatuak ustezko gertakari horietan parte ahal
izan duela adierazteko moduko indarkeria-patroiak antzeman dituzten.

Honduraseko herri-erakundeek proiektu erraldoi hori salatu duten arren, abian jarraitu du
segurtasun-guardien bidez ezkutatutako egitura militar zein paramilitarrari esker eta polizia
nazionalaren erabateko prestasunari esker, helburu horretarako fondo publikoak, logistika,
komunikazioa eta poliziak jaso ditu-eta. Hori guztiori dela eta, behean sinatzen dugun erakundeon
ustez:

  • Honduraseko gobernuari eskatzen diogu behar besteko neurriak hartu ditzala, giza
    eskubideen defendatzaileen babeserako neurriak ezartzeko eta haien osotasuna zaintzeko.
    Horrez gain, eskatu ere egiten diogu behar besteko prozedurak abian jarri ditzala, erailketa
    gaitzesgarri honen erantzuleei justizia ezartzeko.
  • Honduraseko gaur egungo gobernuak erantzukizun osoa dauka, esparru juridiko, politiko,
    ekonomiko eta instituzionala eskaintzen duelako giza eskubideen defentsarako eta, batez
    ere, Hondurasek sinatutako LANEko 169. artikuluaren betearazpenerako onartutako
    betebeharrekin bat ez datozen proiektu ekonomikoak garatzeko.
    
  • Bete-betean gaitzesten dugu Desarrollo Energético, S.A. enpresaren esku dagoen AguasZarca Proiektu Hidroelektrikoaren garapena, baita enpresa horrek lenken herria zapaltzeko eta ikaratzeko erabilitako jarduketa sistematikoak ere.
  • Honduraseko Enpresa Pribatuen Batzordearen (COHEP) erantzukizuna da, giza eskubideen
    aldeko borroka gutxiesteko eta kriminalizatzeko giroa suspertu duelako. Berta Cáceres bera
    zuzenean aipatu nahian, bertako Aline Flores presidenteak bere garaian adierazi zuen
    batere ados ez zegoela haren babeserako nazioarteko mekanismoekin.
  • Erdialdeko Amerikako Integrazio Ekonomikorako Bankuaren (BCIE) laguntza finantzarioa
    jarri nahi dugu agerian, 24,4 milioi dolar eman dituelako jarduera hori, beste enpresa
    batzuen partaidetza (Alemaniako Voith Hydro eta Siemens, adibidez) eta Honduraseko
    enpresa zein finantza arloko taldeen partaidetza ere batera finantzatzeko; esate baterako,
    CASTOR (CASTILLO TORRES) CONSTRUCTORA CERROS DE COMAYAGUA enpresa, FICOHSA
    bankua eta Atalatarren enpresa-taldea.
    
  • Europar Batasunari eskatzen diogu lankidetza finantzariorako onartutako konpromisoak
    bere gain hartzeko, EB eta Erdialdeko Amerika Elkartzeko Esparruan adierazten den bezala.
    Horren arabera, horrelako ekintzak bateraezinak dira demokraziaren nahiz giza eskubideen
    sustapenarekin, hitzarmen horretako helburuetako 2. artikuluan xedatutakoa kontuan
    hartuta. Hori dela eta, proiektu hori abalatzen duten finantza-instituzio europarren
    negoziaketa-baldintzak aztertu nahi ditugu berriro; esate baterako:
    -Herbehereetako Garapen Fondoa (FMO)-Holandako Bankua, 15 milioi dolarreko
    laguntza eman du-eta.
    -Finlandiako Finnish Fund for Industrial Cooperation Ltd. (FINN FUND), 5 milioi
    dolarreko laguntza eman du-eta.

Berriro adierazi nahi dugu oso kezkatuta gaudela Honduraseko estatua ez delako giza eskubideen
aldeko lanaren betearazpen askea bermatzeko gai. Halaber, geure elkartasuna eta erabateko
babesa ere adierazi nahi dizkiogu Honduraseko eta Erdialdeko Amerikako mugimenduari, baita
bertako giza eskubideen defendatzaileei ere.  Biktima gehiago ez!

 

2016ko martxoa

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude